Errefuxiatuen inguruan, bigarren argi izpia

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 2a, 01:00

Aurreko urtean egin bezala, aurten ere herritar talde ba­tek, Ongi Etorri Errefu­xia­tu­ak Plataformako kideak direnak, antolatu dute Argi izpi bat itsas ilunean jardunaldi berezia. Atzo eman zioten hasiera; kultur etxean Radio Kobani dokumentalaren pro­iekzioa egin zuten, eta bertan izan zen Maryam Fathi aktibista eta Kurdistango errefuxiatua, herritarrekin solasean.

Karpa gaur, Joseba Barandiaran plazan
Gaur eta bihar jarraipena izango duten jardunaldi ha­uek, helburu dute «errefuxiatuen eta giza eskubideen in­guruko ekintza eta testigan­tza desberdinak batzea». 
Atzo izan zuten aurrenekoa, eta gaur izango da, or­de­a, egun haundiena. Egu­ral­­­di txarra espero dela eta, karpa bat jarriko dute Joseba Ba­ran­dia­ran plazan eta bertan bu­ru­tuko dituzte ekintza guzti­ak. 
Eguerdiko 12:00etan hasiko dira ekintzak, ONGen aurkezpenarekin, eta hainbat errefuxiatuen testigantzekin. Ondoren izango dira jan eta edatekoak, eta musika zuzenean. Arratsaldean jarraituko dute aurkezpen eta esperientziek, baita azkeneko kon­tzertuak ere; Apalatxe tal­deak eskainiko du hori.
Bihar eskainiko dute az­ke­neko dokumentala: Zuk. Arratsaldeko 18:30etan izango da, bertan hartuko dute parte zuzendariak, produktoreak eta Maydayterraneo Pro­iektuko kide batek.

«Ongi etorri errefuxiatuei, doazen lekura doazela»
Jardunaldi hauekin Plata­for­mak aldarrikatu nahi duena da: «errefuxiatuek eta erbesteratuek gure bizitzara ikuspegi aberats berri bat dakarkigute. Beraiekiko toleran­tzia eta elkar ulertzeak mun­du berrietara begiak zabal­tzeko aukera ematen digute. Ongi etorri errefuxiatuei, do­a­zen lekura doazela ere», azaldu dute prentsa-ohar bitartez. 

 

Gaur,
- 12:00: Honek, Munduko Begiak eta Teresa Dupuoy ONGen informazioa. Baita Txiapasen emakume indigenekin lanean ari den Kinal Ants­e­tik taldeko kideen esperientzia.
- 13:00: Pintxoak eta sagardoa.
- 13:30: Makulu Ken Euskalafrobeat musika taldearen kontzertua.
- 17:30: ‘Mugak Zabalduz Karabana’ ekimenaren aurkezpena.
- 18:00: Herrialde desberdinetako pertsonekin elkarrizketa: Siria, Palestina, Eritrea, Sahara, Txiapas.
- 20:00: Munduko Janariak.
- 21:00: Apalatxe taldearen kontzertua.

Bihar,
- 18:30: ‘Zuk’ dokumentalaren proiekzioa. Solasaldia: zuzendaria, produktorea eta Maydayterraneo Proiektuan parte hartzen ari den kide bat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!