Gaur bukatuko da erremonteko Binakako Txapelketaren Ligaxka, eta beraz, gaur erabakiko da zein diren finalerdietan izango diren beste bi bikoteak. Horretarako, bi partidu jokatuko dituzte Galarretan, 16:00etan hasita: Urriza-Agirrezabala bikoteak Ezkurra II-Endikaren kontra jokatuko du; eta Uterga-Etxeberria IIIk, Matxin II-Ionen aurka.