Zita berezia daukate asteburu honetan Ohorezko Mailako mutilek, euskal derbia, eta gainera, egun berezi batean, Euskeraren Nazioarteko Egunean. Bihar jokatuko dute beraz, Ordiziaren kontra, beren etxean, Altamira zelaian, eguerdiko 12:00etatik aurrera.
Helburu komunarekin aterako dira zelaira: bolada txarra agurtzea.
Helburu komuna, bi taldeek
Irabazteko beharra daukate biek, izan ere, helburu komuna daukate bi taldeek: bolada txarrari buelta eman eta garaipen bat lortzea. Borrokatzera aterako dira, eta horrek partiduaren erritmoan eragingo du, bultza egiteko gogoz izango baitira biak.
Hernaniarrek puntuen beharra daukate, beheko postuetatik ihes egiteko, eta denboraldiarekin lasaiago jarraitzeko.
Ordiziarrek, aldiz, sailkapenean koska bat gora egin nahi dute, play offa jokatzeko aukera izateko.