«Baliabideetan pobreenak izan gara, baina kalitatean aberatsenak»

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 2a, 01:00

Bederatzi esku pelotari izan dira Kolonbian Euskal Pilota Federazioarekin, Esku Pilota Konfederazio Internaziona­lak (CIJB) antolatu­ta­ko IX. Mun­­duko Pelota Txa­pel­ketan parte har­tzen, eta horietako lau dira her­na­nia­rrak edo Her­na­niko klu­ba­rekin harre­ma­na du­te­nak: Jo­kin Esnal, Eñaut Es­naola, Pa­tri Espinar eta Amaia Araiztegi.
Azken hauek dominaz be­te­ta iritsi dira, One Wall mo­da­litatean munduko txa­pel­dun izan baita Espinar, ba­na­ka, eta baita binaka ere, Araizte­gire­kin batean. Mun­du osoko 16 herrialdek hartu dute parte lehian: 27 pe­lo­ta­rik bakarka, eta 8 selekziok, binaka.

Hiru egunetan, 8 eta 11 partidu artean
Bizitako esperientzia «ikara­ga­rria» izan dela diote bi pe­lo­tariek, eta azpimarratu nahi izan dute hautatzaileek egin­dako lana. «Aitor Erauz­kin, Federazioko Zuzendari Tek­nikoari eta Jose Mari Mi­txe­lenari eskertu behar diegu CIJBen egon ahal izana. Gai­nera, selekzioko guztiak koa­drila baten moduan ibili gara; nahiz eta adin des­ber­di­ne­ta­koak izan, ederki mol­da­tu gara». Hernaniarrekin batean osatu dute taldea Inhar Ugartek, Iban Jauregik, Ekhi Ziarrustak, Pantxoa Va­len­ciak eta Egoitz Amantegik. «Ko­lonbia bera ezagutu, mun­­duko pelotari onenen ar­tean egon, esperientziak eta ma­teriala konpartitu, ber­tako jendea­rengana eta kul­turara gertu­ra­tu... oso abe­ras­garria izan da!».
Lana ere, ordea, majo egin behar izan dute. Hasteko, hau­tatuak izateko. «One Walle­an ezin duzu edonor sartu. Eskuz jokatzen aritu garen neskak, ezagutzen gi­n­tuz­tenak izan gaituzte kon­tuan», azaldu du Araiztegik. 2012an Irlandako txapelketan jokatu zuen, eta oraingoan, hautaketa pro­betarako deitu zioten. Espinar, berriz, 2007 eta 2008an Euskal Herriko One Wall txapel­ke­tako txa­pel­dun izan da, eta beste hainbat txapelketatan ere aritu da. «Hautaketa pro­be­tan argi ikusi genuen Amaia oso ondo zebilela. Azkenean, biok aukeratu gintuzten!».
Baina probarik gogorre­nak txapelketan egin dituzte. Es­pinarrek 3 egunetan 11 par­ti­du jokatu ditu, eta Araiz­tegik 8. «Valentziaren kontra­ko aurre­neko partidua oso gogorra izan zen», dio Es­pi­na­rrek. «Gero, Mexikoren kontrako binakako ligaxkako finalerdian ere sufritu ge­nuen. Orkatillean bihu­rritua egin nuen eguneko aurre­neko partiduan, eta beste hi­ru geratzen ziren. Ezin nuen. Eta banakako finalerdian ere, lehertuta nengoen. Ana Belen Giner Facila valentziarraren kontra aritu nintzen. Oso pelotari ona. Goizeko bi fina­lerdien ondoren, bertako fisioterapeuten masajeari eta ondorengo dutxa hotzari esker jokatu ahal izan nuen arratsaldean».

«Hernani da emakume pelotari gehien dituen herria, batez ere, palan»

«Euskaldunok oso pelotariak gara; pixka bat probatu eta bereahala egokitzen gara»
Proben gogortasunaz gain, joko modalitate berrietara egokitu beharra ere gainditu behar izan dute pelotari eus­kaldunek. One Wall moda­litatean, joko ez zuzenean (pareta baten kontra) aritu dira Espinar eta Araiztegi nesketan, eta Esnaola her­na­nia­rra eta Amantegi mu­ti­le­tan. Gainontzekoak, Llargues, Internacional eta Chaza joko zuzenetan aritu dira.
One Wall eta euskaldunon jokoaren arteko desberdin­ta­su­nak nabarmendu dituzte bi txapeldunek. «Hemen eskuz larruzko pelotarekin aritzen gara. One Wallean, fronte­ni­se­koa da. Beraz, ez du pisurik, eta esku ahurrarekin emanez gero, alde egiten du. Ho­rre­ga­tik, eskua pala bat balitz bezala, alde gogorrarekin eman behar diozu. Gorpu­tza­ren posizioa ere desberdina da; behetik gora egin ordez, gorputza aurrera eta behera mugitu behar da; ez dago txa­parik, eta tantoa egiteko erra­zena da lurraren arrasera jotzea. Kokapenaren inguru­ko arauak ere desberdinak di­ra. Hasieran, joko zikina iru­ditzen zitzaigun. Izan ere, pe­lotari jo eta erdian ge­ra­tze­ko teknika erabiltzen da, nahiz eta aur­kariari traba egin. Eta azkenik, puntua­tze­ko era. Ikaragarri luzatzen dira par­tiduak, izan ere, sakea daukazunean ba­ka­rrik egiten da tantoa». Espi­na­rrek barrez oroitzen du: «11ko bi set jokatzen ziren, eta nik ez nekien nola zegoen mar­kagailua ere. Beti topera nen­bilen!». Araiztegiren us­tez, «eus­­kal­­dunok agresi­bi­ta­te haun­­dia­goarekin» joka­tzen du­te. Argi daukatena da, maila eman dutela.
«Aurkari batzuk beren mo­dalitatean profesionalak dira. Hortik bizi dira! Guk hango fisioterapeutak erabili ditugu, adibidez. Eta kamixetak! Askok eskatu egiten zizkiguten, eta ez geneukan emateko; juxtu-juxtu jokatzeko pare bat! Balia­bideetan pobreenak izan gara, baina kalitatean abera­tse­nak. Euskaldunok oso pe­lo­ta­ri­ak gara; pixka bat probatu eta berehala egokitzen  gara. Hu­rren­go urteei begira, aukera asko ditugu!».

Harrobia eta berdintasunaren alde, makina bat lan
Hain zuzen, pelotarien maila ona kasualitatea ere ez dela badakite. Araiztegik, adibidez, mallabiarra izanda ere, lau urte daramazki Hernaniko klubean. «Ezker horman eta trinketean teknifikazioak egiten dira. Ez dakit hori den edo ez, baina zerbait egingo du. Maider Mendizabal baten kon­tra jokatzea, 16-17 urte nituela, ikaragarria zen! Era berean, Euskal Herrian aldeko dau­kagu eskuzko pelota betidanik ezagutzen dugula».
Emakumea Pilotari ekime-na ere azpimarratzen du Es­pi­narrek. Hemen pala sus­tatzen da gehien, baina Biz­kaian, baita esku pelota ere. «Nik uste dut federazioak biak bultzatu behar dituela». Baina dagoe­ne­ko lan asko egiten dela ere ba­dio. «Hernani da ema­kume pelotari gehien dituen herria, batez ere, palan. Eta hori da, eskolatik bultzatzen delako. Harrobitik egiten da lan Her­nanin, neska zein mutiletan. Horregatik dago hainbeste pelotari on. Aitor Gorrotxategik oraintxe irabazi du Munduko Kopa Frantzian. Ariane Arrieta eta Maider Huici, berriz, munduko azpi­txapeldun izan dira trin­ketean, 22 urtez azpi­koe­tan, Argentinan».

«Harrobitik egiten da lan Hernanin, neska zein mutiletan. Horregatik dago hainbeste pelotari on»

Bertso Pilota jaialdia eta raketistak, egungo proiektuak
Astearte eguerdian iritsi ziren Euskal Herrira, eta bi txapel­dunek ez dute atsedenerako tarterik ere izan. Hurrengo egu­nean lanera eta uniber­tsi­tatera joan beste erremediorik ez dute izan.
Eta zurrunbiloan sartuta, esku artean proiektu gehiago ere badituztela aitortzen dute.
Patri Espinarrek Bertso Pilota Jaialdi mixtoa sustatzen ba­daramaki denbora, eta San­to Tomasetarako saioa pres­ta­tzen ari da, Donostiako Trini­ta­te plazan. «Mikel Olazabal eta ni, Iñaki Esnal eta Maite Ruiz de Larramendiren kontra ariko gara, eta bertsotan, Adoni Egaña eta Iratxe Ibarra. Berdintasuna, gure kultura eta kirola sustatu nahi ditugu».
Amaia Araiztegi, berriz, One Wallean sakontzeko gogoz eto­rri da, baina ez daki de­ne­ra­ko emango dion. «Buruan orain lehengo raketisten modali­ta­tea berreskuratzea daukat. Ari gara horretan. One Wallean ere aritu nahi dut. Baina Eus­kal Herrian dagoeneko 278 modalitatea badauzkagu! 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!