«EH Bilduk gobernatutako entitateak hernaniarrak odolusten ari dira»

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 2a, 01:00

Oso kritiko azaldu da Her­na­ni­ko EAJ-PNV, 2018rako Udal Au­rrekontuen proposa­mena­re­kin; eta aurreratu du, ez ditu­ela babestuko. Osoko zuzenketa aurkeztu die aurrekontuei.

Udal taldeak adierazi du, hainbat direla aurrekontuak ez babesteko arrazoiak, baina bi nabarmendu dituzte berezi­ki. «Batetik, jasotzen da her­na­­ni­a­rrek 2.876.000 euro ordaindu behar dituztela atez atekoaren bilketa eta tratamenduagatik; eta defizita 257.052 euro haun­ditu da. Hori gertatu da bi kon­turengatik: hondakinen trata­menduaren kostua haunditu delako, Epeleko konpostagailua ezin izan delako martxan jarri; eta Astigarragak Garbitania utzi duelako, EAJ alkatetzara iritsi ondoren. EH Bilduk gober­natutako hiru Udalek sortu zu­ten Garbitania, eta orain, Usur­bi­lek eta Hernanik asumitu be­har dute bere gastu osoa».

«Udalbiltzari aportazioa, 15.000 eurotik 45.000 eurora haunditu da»

EAJk aurrekontu proposamena ez babesteko beste arrazoi na­gusia, Udalbiltzari egiten zaion ekarpena da: «2018 urtean %200 haundituko da Udalak Udalbil­tzari, EH Bilduk gobernatutako herrien elkarteari, egiten dion ekarpena; 15.000 eurotik 45.000 eurora haunditu da. Hernaniko alkatea da elkartearen presi­den­tea. Nabarmentzekoa da, 3.006 euroko aportazioa egiten zaiola EUDEL udalerrien elkar­teari, non alderdi politiko guz­tiak dauden».

Bi aspektu horiek kritikatu ditu EAJk: «EH Bilduk gober­natutako udal entitate suprak, her­naniarrak odolusten ari dira», salatu du Andoni Amo­na­rraiz bozeramaileak. Eta au­rreratu du, jarraituko dute­la hernaniarrak informatzen, «ahal dugun guztian».
Osoko zuzenketa horretan, EAJk adierazi du, «gero eta bide gutxiago» ikusten dituela EH Bildurekin akordioetara iris­te­ko, «bere politika egiteko mo­dua ikusita». Horrela, azaldu du, aurkeztu diren aurrekon­tu­en aurrean, «betiko ara­zo­ak» ikusten dituela: «izendapen askeko langileak mantentzea; oposizioko kideak bigarren mailako langiletzat hartzea; zuzeneko erosketen sistema berberarekin jarraitzea; Kax­ko­an dauden arazoekin, oraindik ez haunditzea udaltzain ko­pu­rua; harrobiko basoaren gara­penari buruz ez da ezer aipatu; irisgarritasunaren partida %47 murriztu izana...».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!