“Maitasunean arrakasta izateko norbere burua maitatzen ikastea”

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 2a, 01:00

Jaio: 
1984.09.22

Herria: 
Hernani.

Bizitokia: 
Hernani. Antziola Auzoa.

Lanbidea: 
Gazteen aisialdian bidelagun.

 

Gazteak gehi sexua berdin arriskua. Pista bat mito hau atzean  lehen bai lehen uzteko, mesedez??!!
Arriskuak ez du lotura sexuarekin, gauza berriak esperimentatzearekin baizik, edozein adinetan, edozein unetan. 

Gazteek erotizatuko omen dute gure lurraldea...   
Gazteek ERE, denek.

Maitasun erromantiko globalizatuaren burbuilan...  aurkitzen al dute euren lekua neska -mutil eta bestelakoek? 
"Gu ta gutarrak" bezalako programek aniztasun irudia saltzen dute baina sakonean rol eredu berberak eta heteroaraua erre­produzitzen dute behin eta berriz. 

Whatsapp, facebook, instagram, tuenti... elkarri begietara begiratzeko geratzen al da tarterik?
Aurrez-aurreko konexioari garrantzia handia ematen diogu Gaztelekuan, haiekin eta haien artean konektatzeko. 

Ligatze jatorra ala baboseoa, zer ikusten duzu gehiago?
Ez bata ez bestea. Dependentzia eta kontrola, pribatua dena erakusgai... horrek harremanak gehiegi baldintzatzen ditu.  

Xuxurlatuko zenidake maitasunean arrakasta izateko estrategia bat mesedez?  
Norbere burua maitatzen ikastea. 

Nolako lekua opa diozu gazteriari?
Tratu onetan oinarritutako goza­mena eta zaintza ereiten den leku bat. Jarrera matxista eta mutilekiko dependentziarik gabekoa. 

Gustuko momenturen bat gazteekin?
Sofetako momentuak, galdera batetik beste hainbat sortzen direnean hausnarketa kolektiboan. 

PLAZERREN PUTZUA
Zer egiten duzu plazer hutsagatik?
Egiten ditudan gauza guztiei plazer puntua aurkitzen saiatzen naiz.

Postre goxo bat?
Bat bakarrik? Txokolatea daukan edozein...

Edari inspiragarri bat?
Ardo beltza

Pilak kargatzen dizkizun plan bat?
Bilbora eskapada bat. 

Whatsapp talde katxondo batentzako izena?
Aurrez-aurreko konbertxazio katxondoa nahiago, aukeran.

Udazkeneko gau zoro batean dantzatzeko abesti bat?
Gatibu eta Izaroren "Aske maitte".

Goiz jeikitzeak merezi duen plan bat?
Komunera joan eta berriz ohera sartzekoa, konpainian hobe.

Usain intentsu bat...
Kafea.

Txoko erotiko bat?
Etxeko sofa.

Pelikula inspiragarri bat?
Joven y alocada". Marialy Rivas-ena. 2002

SEX-ESALDIA BUKATU...
Desioa paperontzira doa...  
Batek nahi ez duenean...

Sexuketa ordu bakar batean...
Mundiala izan daiteke

Zaindu maite duzun hori, zaindu ...
Zeure burua.

Nola esan...?
Modu askatzailean, bestea lotu nahi izan gabe?

Tatxan! eta orduan...
Gizarte goxoago batean aurkituko gara lanean. 
 
SASIGALDERA
Gaztelekuko gazte batek bere erakargarritasuna handitu eta bikote harreman bat hasteko prest egoteko nahia azalduko balizu, zer esango zenioke?   

Bere burua onartu, maitatu, zaindu eta zalantza sortzekotan gaztele­ku­an, lagunartean edo Plax! zer­bitzu­an aurkituko duela aholku­laritza. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!