Bigarren edizioa izango du gaurkoa, Alternaktiba azokak. Plaza Berrin jarriko dute, goizeko 11:00etatik 15:00etara; euria eginez gero Atsegindegin. Eta 23 postu izango dira, ekonomia sozial eta eraldatzailea sustatzeko. Izan ere, helburua da, herritarrei erakustea badagoela aukera, beraien kontsumo behar nagusiak (elikadura, energia, telekomunikazioa, finantzak...) modu sozial eta eraldatzailean asebetetzeko.
Postuen jarriko dutenen artean da Hernaniko Kaleratzeak Stop, laguntzeko hipotekaren eskriturak ulertzen.