Aukera dagoen bitartean...

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 2a, 01:00

Kinielak ez dauzka alde, baina gogorik ez du faltako Unai Agi­rrek, Bertsolari Txapelketa Na­­gusiko finalean sartzeko. Gaur dauka saio erabakigarria, ho­rretarako: finalaurrekoen azke­­neko saioa izango da Iruñan, 17:00etan hasita, Anaitasuna kiroldegian.
Zaila dauka Agirrek, fina­le­ko bigarren hernaniarra iza­te­ko. Plaza bat lortzeko lehian, atzerago dago (667,5 puntu au­rreneko itzulian), eta saio bo­ro­­bila beharko du horretarako.
Hobeto daukana Aitor Men­diluze da, aurreko saioan 740,5 puntu lortu ondoren. Gaur saio txu­kuna egitearekin, finalean izan­go da andoaindarra.
Iruñan ariko diren beste lau bertsolariak dira, Aitor Sa­rriegi, finala oso gertu dau­ka­na (705 puntu); Miren Amuriza (678,5) eta Oihana Iguaran (671), zazpigarren plaza lor­tzeko hau­tagai nagusietakoak; eta Alaia Martin (651), zailago daukana.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!