«Hitzarmen duin bat» aldarrikatzeko, kontzentrazioa egin zuten asteazkenean, Hernaniko udaletxe aurrean, EHUko hitzarmenpean lanean ari diren garbiketako hainbat langilek: «bi urte eta erdi pasa dira, ikastetxe eta unibertsitatetako garbiketa enpresen hitzarmen kolektiboa negoziatzen hasi ginenetik; eta egoerak hasieran bezain blokeatuta jarraitzen du», kritikatu dute.