Alternaktiba azoka jarriko dute bihar, goizeko 11:00etatik 15:00etara, Plaza Berrin; euria eginez gero, Atsegindegin. Ekonomia sozial eta eraldatzailearen azoka izango da, eta 23 elkarte eta entitatek hartuko dute parte, herritarrei erakutsiz kontsumo behar nagusiak modu sozial eta eraldatzailean asebetetzeko aukera dagoela.
Horietako bat izango da Hernaniko Kaleratzeak Stop, eta herritarrei lagunduko die, hipotekaren eskriturak ondo ulertzen, ikusten gehiegikeriazko klausularik ote dagoen, eta azaltzen zer egin horren aurrean. Horretarako, eraman behar dira eskriturak eta azkeneko kuotaren ordainagiriak.