Oroimen historikoa, Gabonen preludio

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 1a, 01:00

Urtero bete-betea baldin ba­da­tor abenduko kultur agenda, are beteagoa dator aurten. Izan ere, Gabonetako ekintza sorta zabalari, kontzertu, azo­ka, jaialdi eta errondei, ekimen berezi batek egingo die bidea: gaur hasi eta abenduaren 19ra arte, Andreen iragan bizia jar­dunaldiak antolatu dituzte, Oroimen Historikoa Berres­ku­ratuz ekimenaren beste edizio bat osatzeko. Gaur bertan izan­go da aurreneko zita, Iragana, lahar eta larrosa antzezlana.

Musika eta kantak protagonista, hilabete osoan
Igandean hasiko dira musika kontuak, eta hilabete bukae­ra­ra arte, ez dute etenik izango. Musika Eskolako txistulariek eskainiko dituzte hilabeteko aurreneko doinuak, udaletxe­ko arkupeetan. Gazteen Dantza Txapelketa ere izango da igan­dean bertan.
Baina abenduaren erdial­de­­tik aurrera, makina bat tal­dek egingo diete bere ekarpena, Gabonei: herriko eta ikas­to­leta­ko abesbatzek, Txistulari Ban­dak, Musika Eskolako tal­de­ek, Hernaniko Musika Ban­dak, Ttarla dantza taldeak...
Gabonetako giroaz gainera, hala ere, ez dira faltako hilero antolatzen diren ekintzak ere. Bi literatur solasaldi izango dira, abenduaren 12an eta 13an; Zilegi Eskola antolatu du AEKk, fisioterapiari buruz; eta Her­na­ni’n Musik kontzertua ere izango da, 15ean: Delorean.

Abenduko agenda

2 Haur antzerkia: Kanpoaldea toki bat da. Arena en los bolsillos taldea. 11:30etan eta 13:00etan, Biterin. Euskeraz, 1-4 urtekoentzat.
3 Hernaniko Gazteen XXIII. Dantza Txapelketa, Kriskitina dantza taldeak antolatuta. 12:00etan, Plaza Berrin.
3 Txistulariak arkupeetan. ‘Hernani’ Musika Eskolako txistulariak. 12:30etan, udaletxeko arkupeetan.
5 Mintzodromoa, Hernaniko Udal Euskaltegiak antolatuta. 10:00etan eta 19:00etan, Biterin.
11, 12 Zilegi Eskola. Fisioterapia: postura egokiak, prebentzioa, lesioak... Nadia Diez eta Iera Urretagoiena. Abenduaren 11n 09:15etan, eta 12an 18:00etan, Biterin. Euskeraz.
11, 12 Lehen sorospenak. Aroa Olivi­enza eta Nerea Yarzabal. Abendua­ren 11n 18:30etan Biterin, eta 12an 09:30etan AEKn.
14 Azoka Txiki Solidarioa. Wukro proiektua. Hernaniko Gizarte Berri­kuntzako LHIko ikasle eta irakasleek antolatuta. 10:30etatik 13:00etara, Kaxkoan eta Urbieta kalean.
15 Gabon Kanten Jaialdia. Herriko eta ikastoletako abesbatzak, Kantuz abesbatzak antolatuta. 20:00etan, San Joan Bataiatzailearen elizan.
16 Kontzertua: txistua, danbolina eta organoa. Piter Ansorena eta Ana B. Garcia. 20:00etan, San Joan Bataiatzailearen elizan.
16 Bigarren Eskuko Azoka.
16 Santo Tomas Eguna. San Joan Konpartsak antolatuta. 11:00etan, Plaza Berrin. 18:30etatik 20:00etara, erromeria Patxi Perez Taldearekin.
16 Kalejira, Ttarla dantza taldearekin. 12:00etan, Plazan.
17 Gabonetako Txistu Kontzertua. Txistulari Banda eta gitar-jolea. 13:00etan, Milagrosan.
20 Kontzertua, ‘Hernani’ Musika Es­kola Publikoko teklatu taldearekin. 19:00etan, Biterin. 
22 Gabonetako irteera kaleetan barrena, ‘Hernani’ Musika Eskolako ikasleekin. 17:00etan, Plazan.
23 Gabonetako kontzertua, Ozenki abesbatza eta Hernaniko Musika Bandarekin. 20:00etan, San Joan Bataiatzailearen elizan.
24 Olentzero kaleetan barrena. Ttarla dantza taldea. 18:00etan, Plazan.
24 Gabon gaueko kale buelta. Kantuz abesbatza. 12:00etan, Milagrosan. 
24 Gabon gaueko erronda. Hernani­ko Musika Banda. 20:00etan, Plazatik.
28 Haur-gaztetxo antzerkia: Go!azen. Pausoka. 16:00etan eta 18:00etan, Biterin. Euskeraz, 7-12 urtekoentzat. Sarrerak salgai, abenduaren 18tik.
30 Bertso jaialdia: Sebastian Lizaso, Unai Agirre, Beñat Mujika, Nerea Elustondo, Etxahun Lekue eta Aitor Mendiluze. 18:30etan, Biterin.
31 Liburu eta disken azoka solidarioa. 10:30etatik 14:00etara, Plaza Berrin.
31 Urte Zahar Eguneko erronda, Her­naniko Ohitura Zaharrak abesbatzarekin. 17:30etan.

OROIMEN HISTORIKOA BERRESKURATUZ 2017
1 Antzerkia: Iragana, lahar eta larrosa. 22:30etan, Biterin. Sarrerak salgai, 7 euroan.
11-30 Erakusketa: Emeek emana. Intxorta 1937 Elkartea. Inaugurazioa abenduaren 11n, 19:30etan Biterin.
14 Hitzaldia: Biziraupenaren ardatz: Hernaniko emakumeen hainbat lan ibilbide. Ondoren, dokumentala: Ahotsak: Hernaniko emakumeen testigantzak. 19:30etan, Biterin.
19 Dokumentala: Ama nora goaz? 19:30etan, Biterin.

HERNANI’N MUSIK
15
Delorean (Mikel Laboa diskoa): Igor Escudero, Guillermo Astrain, Unai Lazcano eta Ekhi Lopetegi. 22:30etan, Biterin. Sarrerak, gaurtik.

LITERATUR SOLASALDIAK
12
Hori da umorea, maisu!, Mo Yan. Ane Mayozek gidatuta, euskeraz. 19:30etan, Udal Liburutegian.
16 Flush, Virginia Wolf. Amaia Garciak gidatuta, gaztelaniaz. 19:30etan, Udal Liburutegian.

ERAKUSKETAK
2
Erakusketaren bukaera: Metal eremutik, Aitor Ruiz de Egino. Urumea ikastola zeneko eraikina. Gaur 18:00etatik 20:00etara; bihar 10:30-13:30 eta 18:00-20:00.

GAZTELEKUA
2 San Telmo museora irteera.
6 Tabakalerara irteera.
12-14 Eskulanak.
15 Autodefentsa tailerra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!