Erronkaren benetako irabazlea, Axeriak taldea bera!

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 30a, 01:00

Aurreko aste osoa iraun zuen, Axeriak Mendi Lasterketa Taldeko neskek, mutilei botatako erronkak. Egunero egunero pilatu zituzten igoerak denek: guztira 165 igoera egin dituzte astebetean, eta 63 pertsona desberdin igo dira tontorrera, mutil, neska zein laguntzaile. Azkenean, mutilek irabazi zuten erronka, 154 punturekin; 108,5 lortu zituzten neskek. «Baina erronkaren benetako irabazlea, taldea izan da. Oso aste polita izan da, sekulako partehartzearekin, eta azkeneko egunera arte, giro ona izan da protagonista», nabarmendu dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!