Larunbat honetarako antolatu du Txantxangorri elkarteak, Arrantza Txapelketaren zortzigarren edizioa. Hondarribian jokatuko da, goizeko 07:00etan hasi eta 11:00ak arte.
Txantxangorri elkartean bertan apuntatu behar da, iragarki taulan, eta 5 euro dira. Arrantzale onenek, saria jasoko dute: aurreneko hiruek Gabonetako saskia, zein baino zein balio haundiagokoa; pieza haundiena harrapatzen duenak iberiko sorta eta bonboiak; eta bi lagunentzako otordua ere zozketatuko dute guztien artean, Iretza sagardotegian.
Ehiza Txapelketan ere, izenematea zabalik
Abenduaren 17an, berriz, Ehiza Txapelketa antolatu du Txantxangorrik. 39garren edizioa izango da aurtengoa, eta Epelerrekan eta Usokoerrekan jokatuko da.
Parte hartzeko, izenematea zabalik dago, abenduaren 13ra arte, elkartean bertan.