Finala jokatuko du gaur, Amaia Irazustabarrena hernaniarrak, Uruguayko Trinidaden. Nagore Martin arabarrarekin ari da, trinketean, Munduko Pilota Batzarrak antolatutako txapelketan.
Ligaxkan, partidu guztiak irabazi zituzten, Txile, Uruguay eta Venezuelaren kontra. Eta semifinalean Laura Saez eta Ane Ibañez 30-27 euskaldunei irabazi ondoren, Argentinaren kontra jokatuko dute finala, gaur.