Gaur iluntzean grabatuko dute, ‘Herri Txiki, Infernu Handi’

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 30a, 01:00

Zita berezia izango dute gaur, Ereñotzun. Aurreko asteotan zehar, elkarrizketak eta pasarteak grabatu dituzte bertan, ETB1eko Herri Txiki, Infernu Handi telebista saioko programa bat eskaintzeko Ereñotzuri. Eta ekitaldi nagusia, gaur grabatuko dute, frontoian.
Iluntzeko 20:00etan hasiko da, eta bertan, proiektatuko dituzte aurrez grabatutako el­karrizketa eta pasadizo horiek. Monologoak ere izango dira, Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi aurkezleen eskutik; eta bertsoak azkenik, Sebastian Lizaso bertsolariarekin.
Ekitaldia irekia izango da, eta edozeinek dauka joateko aukera, publikoaren artean egoteko; izan ereñotzuarra, edota kanpokoa.  

Barrikotean, gaur arte
Bestalde, larunbatean barrikotea egingo dute Ur-Mia elkartean, 20:30etan; eta gaur da erreserbak egiteko azkeneko eguna: 635 716 102. Afaria 25 euro dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!