Emakumeen begiradatik konpromisoa aztertzeko, mahai-ingurua antolatu dute gaur, arratsaldeko 19:00etan Biteri kultur etxean.
Gai horren inguruan aritzeko, bertan izango dira hiru hizlari: Bego Huarte, Aminata Diop eta Lurdes Mendinueta. Herritar guztiei luzatu diete gonbitea, bertaratu eta mahai-inguruan parte hartzeko.