Gaur izango du hirugarren saioa, Dobera Euskara Elkartearen Zinea euskaraz! egitasmoak. Tomate berde frijituak (Fried green tomatoes) jarriko dute Sandiusterrin, arratsaldeko 18:30etan hasita, euskeraz. Sarrera, borondatea.
Evelyn Couch 45 urteko etxekoandrearen bizitza du oinarri pelikulak. Errutinan sartuta dago, eta apatian eta asperraldian oinarritzen da bere ezkonbizitza. Bere amonaren istorioak dira, daukan babes bakarra.