Espainiako errekorra maratoian, Esnaolak

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 29a, 01:00

Haundia egin zuen Eva Esna­ola hernaniarrak, igandean, Donostiako Maratoian: F55 ka­tegoriako Espainiako errekorra bota zuen, 3:05:16 denborarekin; aurreko markak 11 urte zeramazkien indarrean, eta minututik gorako aldearekin bota zuen Esnaolak. Gainera, hirugarren gipuzkoarra izan zen helmugan, eta bere kategoriako aurrenekoa.
Beste hainbat hernaniar ere aritu ziren ma­­ratoian: Vi­cent Pastor (2:49:51), Juan Luis Azpiroz (2:51:31), Jorge Villa­san­­te (2:54:15), Ibon Irion­do (2:54:51), Aitor Arluziaga (2:58:31), Ser­gio Uzkudun (3:05:16), Miren Arregi (3:11:05), Roberto Cigan­da (3:12:28), Martxel Rodrigo (3:22:55), Alvaro Garcia (3:23:08), Mikel Ayerdi (3:28:39), Igotz Vergara (3:37:30), Kepa Pika­bea (3:38:04), Mikel Corcuera (3:41:57), Esther Hernandez (4:03:58).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!