Muralak pintatzeko, proposamen bila

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 7a, 01:00

Kontrakantxa gaztetxeak jakinarazi du gaztetxean hutsak dauden paretetan mural berriak egin nahi dituztela, eta proposamenak bil­tzen ari direla horretarako. Ideiaren bat eman nahi duenak bi aukera ditu: Kontrakantxaren Facebook orrialdean mezu bat uztea, edo gaur (eta ostegunero) egiten duten bilerara azaltzea; gaztetxean izaten da, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!