Hernaniarrak izan ziren protagonista igandean, Usurbilgo Erle Egunean, ezti onenen sari banaketan. Hiru ezti motatan, aurreneko saria eta bigarrena banatu zituzten, eta Hernaniko eztigileek lortu zituzten sei sarietatik hiru.
Mila loreko eztian, Juan Galdeanok aurreneko saria lortu zuen, Ramon Lopetegi belauntzarraren aurretik. Eta lore bakarreko ezti argian, berriz, bi sariak izan ziren eztigile hernaniarrentzat: Markos Pagolak lortu zuen aurrenekoa, eta bigarrena jaso zuen Galdeanok berak.