Urteko bilketa haundiena egingo du ostiral eta larunbatean Elikagai Bankuak, eta Astigarragan ere jasoko dituzte elikagaiak. Dia supermerkatuan izango da hori. Denetarik eman daiteke, baina premia haundia daukate ondorengo elikagaiei dagokienean: esnea, galletak, kontserbak, arroza eta pasta. Haur txikientzako produktuak ere garrantzitsuak direla jakinarazi dute. Eta ez dute gomendatzen alkoholdun edariak eta erraz galtzen diren jakiak ematea.