Dagoeneko badaki: Agin Laburuk ez du kantatuko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean. Joan den igandean egon zen bertsolari astigartarra Donibane Lohitzuneko finalaurrekoan, 634,5 puntu lortu eta bosgarren izan ondoren, jakin zuen hori.
634, 5 puntu lortu zituen Laburuk igandean, Donibane Lohitzunen.
Igor Elortza, aurrenekoa
Saioaren garailea izan zen Igor Elortza durangarra 710 punturekin; ondoren geratu zen Maialen Lujanbio, 707,5 punturekin; Julio Soto hirugarren, 671 punturekin; Jone Uriak 668,5 lortu zituen; 634,5 Laburuk; eta azkenik, 633,5 Iñaki Apalategik.