Mintzodromoan parte hartzeko, deia

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 2a, 01:00

Abenduaren 5erako antolatu du Mintzodromoa, Udal Euskaltegiak. Bi saio izango dira, 10:00etan eta 19:00etan Biterin, eta deia luzatu diete herritarrei, animatzeko. Izan ere, apuntatzeko epea bukatu den arren, parte hartzeko gonbitea luzatu diete denei: «bi saio horietako edozeinetan azaldu, ederki pasatuko dugu eta! Epelean bilduko gara, mingaina astindu eta euskeraz hitz eginez une atsegin bat izateko». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!