Zapiainekoa garaile, euskal sagardoen artean

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 29a, 01:00

Nazioarteko aurreneko Sa­gar­­do Txapelketa egin zuten pa­­­­sa den larunbatean bigarren Sa­gardo Forumaren baitan, eta Alemaniako Weidmann & Gro­h­en Boskop gailendu zen, ‘Best of show’ sariarekin.
Baina hori ez da larunba­te­an banatu zen sari bakarra; bes­­te 10 sari ere izan ziren (ikus eskubiko tabla). Ho­ri­e­tan artean, Astigarra­ga­ko Za­piainek eskuratu zuen Eus­kal Herrian ekoiztutako sa­gar­do­a­ri eskainitako saria.
Denera, 13 herrialdetako sa­gardoak aurkeztu ziren: Es­painia, Errusia, Suitza, Ale­mania, Frantzia, Erresuma Batua, Italia, Australia, Sue­dia, Portugal, Herbehereak, Polonia eta Estatu Batuak.
Hain zuzen, 9 kategoriatan sailkatutako 161 sagardo das­tatu zituzten epaima­hai­ki­de­ek, eta 147 domina banatu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!