Azaroko azkeneko asteazkena izanik, ohiko Plenoa izango da gaur Astigarragan. Eguerdiko 13:30etatik aurrera bilduko dira udal ordezkariak plenoan.
Mahai gainean izango dituzte, hain zuzen, hamazazpi puntu. Tartean, EH Bilduk Garraio Hiriaren inguruan aurkeztutako mozioa, eta erantzun gisa, EAJ-PNVren testu alternatiboa.
Bestalde, aztertuko dituzte baita ere, 2018ko Udal Ordenantzak, eta Euskal Herriko notario elkargoarekin eta Trafikoko Zuzendaritza Nagusiarekin egindako hitzarmenak.