Euskara Ari Du elkartearen egitasmoa eta hitzarmen proposamena, aztergai

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 28a, 01:00

Hileko azkeneko asteartea izanik, ohiko bilera egingo du gaur, Hernaniko Udaleko ple­noak. Arratsaldeko 19:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian; pleno aretoa obre­tan dago eta.
Hamabi puntuko gai orde­na daukate lantzeko, eta hori­e­­tako hiru, mozioak izango dira: Emakumeenganako Indar­ke­riaren Aurkako Nazioarteko Egunari buruz, mozio bana aurkeztuko dute EAJ-PNVk eta Koordinadora Feministak; eta hirugarrena, adineko pertso­nen kontseilua sortzeari bu­ruzkoa izango da.

2017ko aurrekontuaren exekuzioaren berri, plenoan
Mozioen aurretik, hainbat gai jorratuko dituzte plenoan. Zen­bait berri emate izango dira aurrena: urriko dekretu­ak, 2017 urteko aurrekontuaren exeku­zioa, aurrekontuaren kreditu aldaketak, eta kontuhar­tzai­le­aren txostena, aurrekontu egon­kortasunaren eta finan­tza iraunkortasunaren helburuak betetzeari buruz. Eta Hernani Erabaki prozesuaren berri ere emango dute.
Berri emateen ondoren, bozkatuko dute hilean egun bat gehitzea, ezkontza zibilak egiteko zerbitzu publikoa eta areto nagusiaren, pleno are­to­a­­ren nahiz beste aretoren baten erabi­le­ra arautzen duen orde­nantzan.
Eta azkenik, mozioei bidea egin aurretik, aurkeztu eta eztabaidatuko dute Euskara Ari Du elkar­te­a­ren 2018rako egi­tas­­moa, eta hitzarmena sina­tzeko propo­sa­mena. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!