Ez du finalean kantatuko. Hau da, Agin Laburuk Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean kantatzeko aukera galdu zuen atzo; Donibane Lohizuneko finalaurrekoan ez zen nahi bezain fin aritu-eta.
Maialen Lujanbio hernaniarra, aldiz, bigarren izan zen atzoko finalaurrekoan, 707,5 puntu lortu ostean, 710 eskuratu zituen Igor Elortzaren atzetik. Maialen Lujanbio, beraz, abenduaren 17an BECen antolatuko den Bertsolari Txapelketa Nagusian ikusi eta entzun ahal izango dugu.
Atzo arratsaldean Donibane Lohizunen izan zen finalaurrekoari segika, Julio Sotok hirugarren postua lortu zuen, 671 punturekin. Eta atzetik sailkatu ziren Jone Uria 668,5 punturekin, 634 punturekin Agin Laburu, eta Iñaki Apalategi jarraian, 633,5 punturekin.