Ostiraleko antzerkirako, sarrerak

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 28a, 01:00

Oroimen historikoa berreskuratuz egitasmoaren barruan, Andreen iragan bizia jardunaldiak antolatu dituzte abendurako, Udaleko hainbat sailek elkarlanean.
Ostiralean izango da aurre­neko ekintza: Iragana, lahar eta larrosa antzezlana, Segu­ra­ko Antzerki Taldearen eskutik. Biterin izango da emanaldia, gaueko 22:30etan hasita. Hiru eszenatan, 1923tik 1937ra arteko gertaerak kontatuko dituzte, bi familiaren azaletan.
Antzerkirako sarrerak, da­go­eneko salgai daude, Biterin bertan, 7 euroan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!