Beste behin izango da Maialen Lujanbio hernaniarra, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean. Matematikoki lortu du txartela, eta ate haunditik pasa da finalera. Bigarren izan zen igandean Donibane Lohitzunen, baina sekulako mailan aritu da semifinaletan. Hori horrela, aurreneko postuan dago sailkapenean, saio bakarra falta denean.
Zentzu horretan, Kronikak barkamena eskatu nahi du, azken egunotan gaiari eman dion trataera ez delako behar bezalakoa izan.
Bestalde, zuzendu nahi du baita ere, Agin Laburu astigartarra dela, Hernaniko bertso eskolako kidea izan arren.