«Izugarria da emakumoen artean daukagun batasuna»

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 18a, 01:00

Emakumeenganako Indar­ke­riaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko du Astigarra­gak ere, urtero bezala. Eta hiru eguneko jardunaldiak prestatu ditu Harituz elkarteak, horretarako: «sentsibilizazio jardunaldiak dira, baina nahi dugu baita ere, Astigarragak ikustea kanpoan jaso dugun maitasuna», azaldu zuen Isabel Otero elkarteko presidenteak, atzo egin zuten aurkezpenean.
Izan ere, penintsula osoan zehar ibili ondoren, herrira bueltatuko da matazak ekimena, jardunaldi hauetan. «Toki askotatik jaso ditugu puskak, mataza osatzen joateko. Fami­lia haundi bat gara, eta harremanetan gaude uneoro, elkarrekin ari gara lanean. Solida­ritate adibide bat da matazak; izugarria da emakumeon ar­te­an daukagun batasuna».
Mataza osatzen lagundu zuten, duela hiru urte beraien puska bidalita, Tunezeko Asso­ciation Tunisienne de Lutte Contre les Comportements à Risque elkarteko emakumeek. Eta orain, bisitan izango dira Astigarragan, jardunaldietan; azaroaren 23tik 25era.

Emakume tunisiarren hitzaldia, ostegunean
Hain justu, beraien hitzaldi ba­tekin emango zaie hasiera jardunaldiei, ostegunean, arratsal­deko 18:30etan kultur etxean.
Baina larunbatean izango da egun nagusia, 25ean. He­rri­ko kultur taldeek eta Ma­tazak Fa­mi­liak hartuko dute hitza goizean, eta sagardo eta pin­txo dastaketak, eta bazkari he­rri­koia izango dira gero. Indiako Stop Acid Attacks ONGkoak ere egongo dira bertan.
Zorione Etxezarraga alkateak nabarmendu zuen, «bide oso oparoa» egin duela Haritu­zek, sortu zenetik: «bere burua apaltzat daukan elkartea da, baina daukan indarra ikaragarria da», adierazi zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!