Hilabete osoan jokoan aritu ondoren, bukatzen ari da 33. Elkarte Arteko Mus Txapelketa. Hain zuzen, ostegunean jokatuko da finala. Baina horren aurretik, finalerdiak jokatu behar! Gaur ariko dira aurrez aurre, Ur Mia B eta Gure Txoko, eta Karobi A eta Gure Txoko A.