Gogorra zen atzoko kontrarioa, baina garaipena ez zen erabat ezinezkoa. Hala ere, Hernaniko mutilek 0 eta 5 galdu zuten Kataluniako Santboiana taldearen aurka. Astebeteko atsedenetik bueltan etxean joklatzen zuen arren, Hernanik ez zuen aukerarik izan.
Beraz, puntuak pilatzen jarraitu beharra daukate etxekoek: Getxo azkenekoa are eta gehiago urruntzeko, batetik; eta 11garren postua uzteko lehian, La Vilari aurrea hartzeko, bestetik. Une honetan, La Vilarekin berdinduta daude hernaniarrak, 13 punturekin.