Sentsibilizazio jardunaldiak, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 27a, 09:13

Babesa eta asiloaren inguruko sentsibilizazio jardunaldiek gaur eta bihar izango dute segida. Izan ere, SOS A­rrazakeriak, Hernaniko Koo­perazio Taldeak eta Hernaniko Udalak antolatuta, ekitaldi bana izango da bi egun hauetan.

Alde batetik, gaur a­rratsaldeko 20:30etan hasita, La Zanja antzezlanaren e­manaldia izango da Biterin. CEAR Euskadiren eskutik, errealitate eta esperientzia gordinen bitartez babes bila daudenen egoera azaldu nahi da antzezlanean.

Eta, bestetik, Esperi­entziatik elkarrizketa mahai-ingurua antlatuko da bihar arratsaldeko 19:00etan, Biteri kultur etxean. Mahaiaren bueltan ondorengo hauek izango dira: José Palazón, PRODEIN gobernuz kanpoko erakundearen presidentea; Javi Julio kazetari donos­tiarra; Mireya Prea, Bachue kolektiboko ordezkaria; eta Candida Okomo, Ekuatore Gineako errefuxiatua.

Erakusketa, abenduaren 10era arte
Ongi etorri errefuxiatuak erakusketak pasa den a­zaroaren 20an zabaldu zituen ateak, eta abenduaren 10era bitarte luzatuko da. Eta, besteak beste, Siriako krisia sortu duten arrazoien in­guruan eta pertsona e­rrefuxiatuek egun bizi duten egoeraren berri ematea du helburu.

Erakusketa as­telehenetik ostiralera 09:00e­ta­tik 22:00e­tara eta la­runbatean 09:00e­tatik 13:00e­tara ikusi ahal izango da, Biteri kultur etxean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!