Izena emateko, azken egunak

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 26a, 01:00

Hernaniko Udal Euskaltegiak 2017/2018 ikasturtean ere mintzodromoa antolatuko du, abenduaren 5ean Biteri kultur etxean. Urtero bezala, egitasmo honen helburu nagusia da elkarrekin euskaraz aritzea, eta izena emateko epea datorren asteartean, hilaren 28an,    itxiko da. Horretarako: Hernaniko Udal Eus­kaltegiko 943 33 18 96 telefonora deitu edo euskaltegi@herna­ni.eus helbidera idatzi. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!