Finala jokatuko da gaur. Hernaniko Xake Txapelketako azken partidak arratsaldeko 16:00etatik aurrera jokatuko dira Kixkal Tabernan.
Eta, ordu berean, Hernaniko Haurren Xake Txapelketa azkarra ere jokatuko da. Txapelketa horretan, 14 urtetik beherako haur guztiek parte hartu ahal izango dute, eta oroigarria emango zaio irabazleari.
Ondoren, Hernaniko Xake Txapelketari amaiera emateko, sari banaketa egingo da arratsaldeko 18:30etan hasita.