Astebeteko atsedenetik bueltan, Landaren jokatuko du berriro Hernanik, eguerdiko 12:00etan. Kontrario gogorra izango dute: Santboianaren kontra neurtu beharko dituzte indarrak trikoloreek.
Puntuak pilatzen jarraitu beharra dauka Hernanik; Getxo azkenekoa are eta gehiago urruntzeko, batetik; eta 11garren postua saihesteko lehian, La Vila eta Cisnerosi aurrea hartzeko, bestetik. Une honetan, La Vilarekin berdinduta daude hernaniarrak, 12 punturekin, eta 14rekin dago Cisneros, bederatzigarren.