Egutegiko egun bat gehiago izan ez zedin, Hernaniko Koordinadora Feministaren eskutik eta Emakumeen Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, kalera ateratzeko hainbat ekintza antolatu ziren atzoko egunean.
Egun osoan zehar morea kolorea nagusitu zen, eta eguerdian, esate baterako, Plaza Berritik abiatuta manifestazio jendetsua antolatu zen. Arratsalde partean, berriz, Tribial Feminista antolatu zen, Garinetik abiatuta kalean zehar. Eta, ondoren, Festa Feminista ospatu zen Garinen. Bertan, pintxoak dastatzeko aukera ere izan zuten hurbildu ziren guztiek.