Elkarte Artekoaren semifinaletan, Ur-Mia B

Kronika - Erredakzioa 2017ko azaroaren 25a

Azken txanpara iritsi da, Elkarte Arteko Mus Txapelketa. Asteazkenean jokatu zituzten final laurdenak, ligaxkako zortzi talde onenek; eta tartean zen Ur-Mia B. Baita irabazi ere! Santa Barbara B taldekoei nagusitu zitzaizkien ereñotzuarrak, eta semifinaletan izango dira. Etzi jokatuko dute, astelehenean, Gure Txokoa Bren kontra. Finalerako pasea dago jokoan! 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!