Negulekuak antolatu ditu Dobera Euskara Elkarteak, beste urte batez, 3-10 urteko haurrentzat. Baina aurten, gainera, taldea osatu nahi dute Ereñotzun ere, Doberak, Katiluzar Guraso Elkarteak eta Auzo Udalak, elkarlanean. Goizeko 09:00etatik 13:30etara izango dira, abenduaren 22tik urtarrilaren 5era izango dira, eta aste baterako edo bi asteetarako eman daiteke izena: Doberaren bulegoan (Larramendi 11), dobera@dobera.eus eta 943 33 27 99. Astebete 50 euro dira, bazkideentzat 40 euro; eta bi aste 90 euro, bazkideentzat 75 euro.