Datorren ostegunean grabatuko dute, ‘Herri Txiki, Infernu Handi’

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 25a, 01:00

Saioetako bat Ereñotzun grabatu du, Herri Txiki, Infernu Handi ETB1eko programak. Dagoeneko egin dizkiete elkarrizketak ereñotzuarrei, kalean zein etxeetan, eta mota guztietako abentura eta pasadizoak ere izango dituzte prest. Horiekin guztiekin, emanaldia egingo dute, ereñotzuar guztien aurrean, datorren ostegunean.
Izan ere, egun horretan grabatuko dute saioko azkeneko zatia, aurkezpen lana egingo duena. Ereñotzuko fronto­ian izango da, arratsaldeko 20:00etan hasita, eta bideo proiekzioetaz gain, monologoak ere izango dira, Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi aurkezleen eskutik; eta bertsoak ere bai, Sebas­tian Lizasoren eskutik.
Auzotar guztiak daude gonbidatuta, saioaren ekitaldi horretara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!