Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da gaur, eta horren bueltan, bi ekitaldi izanen dira Nafarroan. Batetik, Burlatan eginen dute, Genero Indarkeriaren aurkako Gazteen I. Topaketa Nafarroan; goizeko 11:00etatik arratsaldeko 19:00etara izanen da, kultur etxean. Eta bestetik, iluntzeko 20:00etan, manifestazioa deitu dute Iruñako Gaztelu Plazan, Indarkeria sexistaren aurkako Nafarroako Emakumeen Plataformak antolatuta.