Artikutzan barrena, mendi buelta bihar

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 25a, 01:00

Bihar goizerako jarri dute azkeneko zita, Ereñotzun, Udazken Kulturalaren ba­rruan. Mendi buelta egingo dute, Artikutzan barrena, goizeko 09:30etan.
Bihar izango da ibilaldia, eta ez aurreko igandean; data oker azaldu zen, au­rreko larunbateko Kronikan.

Haritzaldek gidatuta, animalien lorratzak ezagutzen
Haritzalde Natur Taldeak gidatuko du ibilaldia, eta animalien lorratzak ezagutuko dituzte bidean.
Biharko mendi buelta gidatua, bigarren partehartzea izango du Hari­tzaldek, Udazken Kultu­ra­­lean. Izan ere, Urumeako fauna eta flora argazki erakusketa jarri zuten Ereñotzuko Auzo Udaleko aretoan, eta azaroaren 2tik hasi, eta joan den ostegunera arte egon da ikusgai, bertan; Jokin Li­ze­­agaren hitzaldiko argaz­kian, ikus daitezke erakusketako iru­diak, atzean.

Bi orduko hitzaldi atsegina, Jokin Lizeagak
Hain justu, Jokin Lizea­garen hitzaldia izan zen azkenaurreko saioa, Udaz­ken Kulturalean. Bi orduko hitzaldia eskaini zuen mendi korrikalari urnietarrak, eta Auzo Udaleko aretoa bete zuten entzule­entzat, saio atsegina pres­tatu zuen. Ez zen mendi korrikalariei soilik zuzen­dutako hitzaldi teknikoa izan, guztientzako modukoa baizik.
Urnietarrak bere kirol ibilbideari, bizitzari, eta mendi lasterketen munduan hasteko arrazoiei buruz hitz egin zuen hasi­eran, eta mundu horri bu­ruzko azalpen eta da­tu­ak eman zituen gero.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!