Artisau erakusketak, bazkaria eta musika, Feria Eguna girotzeko

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 25a, 01:00

Gaur izanen da Feria Eguna, Goizuetan. 14garren edizioa du azienda, artisau eta ne­ka­zal feriak, eta ez da posturik faltako, ezta jatekorik eta musikarik ere.
Goizeko 10:00etan hasita, herriko artisauen erakus­ke­tak izanen dira, ordu laur­de­nero, eguerdiko 13:00ak arte: ataka bazterrak, sagardoa zein garagardoa, sifoia, egur taila, ardien itzulia, joareak, torrijak, eztia, harri taila, erraldoiak...

Eta goiz osoan zehar ari­tu­ko dira tri­kitilariak ere, ka­leak alaitzen.

Bazkariaren ondoren, Bixenteren musika
Eguerdiarekin, berriz, baz­ka­riaren txanda iritsiko da, eguerdiko 14:00etan. Bertan baz­kaldu nahi due­nak, Amaia kafetegian erosi dezake txar­tela. Eta bazkalostean, musi­kal­dia iza­nen da Bixente­rekin, udale­txe­ko orapean. Arratsaldeko 18:30etan hasi­ko du musika saioa.
Baserritarrez jantzita joateko deia
Feriaren antolatzaileek, deia luzatu diete bertaratuko dire­nei, baserritarrez jantzita joateko feriara. 

GOIZUETAKO XIV. AZIENDA, ARTISAU ETA NEKAZAL FERIA
10:00etan hasita, herriko artisauen erakusketak. Orden honetan eta ordu laurdenero: ataka bazterrak (Artan­txukoak); sagardoa (Yandenekoak); sifoia (Luixin); egur taila (Garbiñe); ardien itzulia (Olaso); joareak (Be­la­ko); haria (Mikela eta Anttoni); artoa kerkeili (Jubilatuak); torrijak (Koro eta Mertxe); eztia (Jimenez); garagardoa (Iñigo); harri taila (An­do­ni); eta erraldoiak (Yandenekoak).
Goizean zehar, trikitilariak kaleak alaitzen.
14:00etan, Bazkaria. Txartelak salgai Amaia kafetegian: 8 urtetik behe­rakoek doan, 9-16 urtekoek 10 euro, ikasle eta langabetuek 18 euro, eta langileek 21 euro.
18:30etan, Musikaldia Bixenterekin, udaletxeko orapean.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!