Santboianaren kontra, partidu zaila Landaren

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 25a, 01:00

Astebeteko atsedenetik bueltan, Landaren jokatuko du be­rriro, Hernanik. Bihar izango da, eguerdiko 12:00etan hasita, eta kontrario gogorra etorriko da bisitan. Santboianaren kontra neurtu beharko dituzte indarrak trikoloreek.
Ez zuten esperotako hasiera izan kataluniarrek, denboraldi honetan; aurreneko hiru partiduak galdu zituzten. Baina ba­dirudi eman diotela buelta, eta azkeneko bost partiduetatik, lau irabazi dituzte.
Hernanik, bere aldetik, pun­tuak pilatzen jarraitu beharra dauka; Getxo azkenekoa are eta gehiago urruntzeko, batetik; eta 11garren postua saihesteko lehian, La Vila eta Cisnerosi aurrea hartzeko, bestetik. Une honetan, La Vilarekin berdinduta daude hernaniarrak, 12 punturekin, eta 14rekin dago Cisneros, bederatzigarren.

Igor Genua, ‘seven’ selekzioko kapitaina sasoi honetan
Bestalde, Espainiako zazpiko selekzioak aste honetan aurkeztu du denboraldi berria, eta tartean izango da Igor Genua hernaniarra ere.
Gainera, taldeko kapitaina izango da Genua, denboraldi honetan: «elitera iristeko bidea luzea, zaila eta gogorra izan da, eta harro nago taldea gidatzeaz, munduko onenen kontrako lehian», adierazi du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!