Garaipen batekin agurtu zuten urtea, Martutenen, Mundarroko erregional preferenteek (1-2). Partiduan sartzea kosta zitzaien arren, pixkanaka baloiaren jabe egin ziren moreak, eta ordu erdira egin zuen aurreneko gola Ander Mendiburuk, Igorren pasez; eta berdin egin zuten bigarrena, atsedenaren aurretik. Bigarren zatian, lesioak (Aitor Grande erdilaria atezain bezala jarri behar izan zen) eta putzuak tarteko, asko sufritu zuen Mundarrok, baina eustea lortu zuen.