Semifinalak Iruritan, hernaniarrek

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 25a, 01:00

Partidu gutxi izango dituzte aste­buru honetan, pelotari hernania­rrek, errendimenduko fase alda­keta tarteko. Hamar partidu joka­tuko dituzte, gaur eta bihar.
Hernanin jokatuko dituzte ge­hienak, gainera. Gaur arratsal­de­an, 15:30etan hasita, lau parti­du jo­katuko dituzte hernaniarrek: Ekaitz Cisnerosek aurrena, Mar­kel Lizeagak gero, Agirrek eta Lazka­nok segidan, eta Pagolak eta Ariz­mendik azkenik; guztiak, nagu­si­en mailan.
Bihar, berriz, 10:40etan hasiko dira partiduak, kiroldegiko fron­to­­ian. Baina zita garrantzitsuenak, Iruritan izango dituzte hernania­rrek. Baztango Txapelketako semi­finalak jokatuko dituzte, goizeko 09:30etan hasita: Oier Garaiar eta Unai Etxarri aurrena; eta Jon Jara, Senosiain zestoarrarekin, gero.

Gaztain jatea gaur, esku pelota klubeko guraso taldeak
Besterik ere izango dute, hala ere, gaur arratsaldeko partiduek, kirol­degiko frontoian. Izan ere, gaztain jatea antolatu du, 17:00etatik au­rre­ra frontoian bertan, esku pelo­ta klubeko guraso taldeak.
Herritar guztiei luzatu diete gonbitea, pelota partiduez eta gaz­tainez gozatzera hurbiltzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!