Aurreko asteburuan eman zioten hasiera, Irunen, kros denboraldi berriari. Irun Hiria krosa jokatu zen igandean, eta bertan izan ziren, urtero bezala, CD Hernaniko hainbat atleta ere.
Horien artean izan zen Anartz Artola atleta hernaniarra, eta hasiera bikaina eman dio sasoiari. Podiumera igotzea lortu zuen, bigarren sailkatuta, 20 urtez azpikoen kategorian. 17 mintu eta 57 segundu behar izan zituen Artolak, eta bost segundu exkax lehenago sartu zen Julen Teran irabazlea.