Txapela janzteko lehian, Esnaola eta Navascues hernaniarrak

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 25a, 01:00

Herrian bertan geratu dai­teke aurten, Hernaniko Xake Txapelketako txapela. Bihar jokatuko da azkeneko jardu­naldia, arratsaldeko 16:00etan Kixkal tabernan; eta irabaz­te­ko lehian bete-betean sartuta daude bi hernaniar: Ketxus Navascues eta Udo Esnaola.
Sailkapen nagusiko aurre­neko postuan daude biak, Javi Corral andoaindarrare­kin batera; hiruak, 4,5 punture­kin berdinduta. Puntu erdira daukate Roberto Pinilla, baina irabazteko aukerarik gabe ia.
Hiruen artean jokatuko dute txapela, beraz, eta horre­tarako, ezinbestekoa dute bi­harko partida irabaztea. Oxan Altuna izango du aurkari Na­vascuesek, Julian Romeroren kontra ariko da Esnaola, eta Pinillaren kontra Corral.

Txapelketa azkarra eta irekia, haurrentzat
Helduen azkeneko partidekin batera, haurrek ere izango dute aukera, jokatzeko. Dago­eneko bukatu da beraien txa­pelketa, Ekaitz Devesaren ga­raipenarekin. Baina beste bat jokatuko dute bihar, Kixkalen bertan, ordu berean: xake txa­pelketa azkarra.
Irekia izango da, eta beraz, parte hartzeko aukera dute nahi duten guztiek, ez soilik txapelketan aritutakoek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!