Semifinaletara pasea jokoan, Barrenetxeak eta Etxeberriak

Kronika - Erredakzioa 2017ko azaroaren 25a

Partidu garrantzitsua dute gaurkoa, Endika Barrenetxea hernaniarrak eta Aritz Etxe­berria azpeitiarrak, Binakako Txapelketan. Semifi­na­­letara pa­sea dute jo­ko­an, Urriza eta Agirreza­bala­ren kon­tra; Gala­rretan, 16:00etan hasita.
Galdu egin zuten Barrene­txeak eta Etxeberriak, ostegu­nean, bigarren jardunaldiko partidua, Ezkurra II eta Endi­karen kontra. Partidu estua izan zen, dominatzailerik ga­be­­koa, baina kontrarioak na­gu­situ ziren azkenean (38-40).
Edozein kasutan, bigarren jarraitzen dute sailkapenean, sei punturekin; gaur aurrean izango duten bikotearekin ber­dinduta, hain justu. Hori horrela, ligaxkako lider ja­rri­ko da irabazten duen bikotea (Matxin III eta Ion liderrek atseden hartuko dute), eta semifinaletara pasea lortuko du zuzenean.

Binakakoan bi partidu, gaur
Beste partidu bat ere jokatuko da gaur, Binakako Txapelke­tari dagokiona. Jaialdiko biga­rren partidua izango da her­naniarrarena, eta hiruga­rre­nean, txapelketako bi bikote ariko dira: Uterga eta Etxe­be­rria III, Ezkurra II eta Endi­ka­ren kontra. Ligaxkako azke­ne­ko bi postuetan daude sail­katuta, bi bikoteak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!