Udaleko euskera sailak eta AEK euskaltegiak antolatuta, Garagardo Tailerra eskainiko du asteartean, Otsaihen taldeak. Arratsaldeko 18:30etan izango da Zipotza elkartean. Nahi duenak, doan egin ahal izango du, baina ezinbestekoa izango da aurretik izena ematea. Horretarako, AEK-rekin jarri behar da harremanetan: astigarraga@aek.eus.